Bien artean puntu bat

Guaixe 2012ko maiatzaren 9a

Elkarren ondoan eta puntu berak dituztela despeditu dute jardunaldia Egiarretak eta Zalduak. Aurrenekoak Izalsaren kontra 3 eta 2 galdu zuen. Zalduak, berriz, hiruna berdindu zuen Ardoirekin. Emaitza horiek Egiarreta sailkapenaren 6. postura eta Zaldua 7.era eraman dituzte, biak ere 33 punturekin. Untziti liderrak 18 gehiago ditu. Larunbatean Zalduak 22 punturekin 10. sailkatua den Partizanen bisita hartuko du, 19:00etan, Lekunberrin. Igande eguerdian, Noainen, Apolo eta Egiarreta arteko neurketa jokatuko da. Apolokoak azken aurrekoak dira eta 11 puntu dituzte.