Itxasperrin San Isidron omenez

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Gaur eguerdian arakildar ugari bilduko dira Egiarretako Itxasperri ermitan, San Isidro egunean, nekazarien patroia ospatzera. Santiagori eskainitako ermita erromanikoak ibarreko hildakoen aldeko meza hartuko du. Elizkizuna despeditu ondoren, ibarreko soro eta larreak bedeinkatuko dituzte. Ohikoa denez, meza ondoren Arakilgo Udalak otamena eskainiko du. Ospakizunak arakildarrak biltzeko balioko du. Arbizun, gaurko arratsaldean auzatea izanen da plazan San Isisdro dela eta. Afariak ere izanen dira. Bestalde, gaur bertan despeditzen da Aralarko erromeriako bazkarian izena emateko epea. Horretarako Arakilgo udaletxetik pasa beharko dute. Arakildarrak hilaren 27an igoko dira Aralarko santutegira. 13:15ean meza izanen dute eta, ondoren, herri bazkaria izanen da. Interesatuendako autobusa izanen da, eguerdian Irurtzungo plazatik aterako dena. Izena eman nahi duten arakildarrek 15 euro ordaindu beharko dute, 23 erroldaturik ez daudenak. Bestela, Itsasperritik santutegira oinez joan nahi duenak ere udaletxean eman beharko du izena.