Autopistak udalari zerga pagatuko dio

Guaixe 2012ko maiatzaren 23a

Orain arte ez bezala Nafarroako Autopistak (A-15) azpiegitura pasatzen den udalerrietako udalei zerga ordaindu beharko die. Berriki izan den epaiketa baten ondorioa izan da. Eta zerga kobratuko duen udalen artean dago Arakilgoa. Udalerrian autopistak 3.688 metroko luzerako tartea du. Jarduera ekonomiko horri dagokion zergagatik Arakilgo Udalak aurten 1.618,11 euro eskuratuko ditu. Arakilgo Udaletik jakinarazi digutenez, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa autopistari 2006tik honako dagokion dirua eskatzea aztertzen ari da.Bestalde, maiatzaren 3ko bilkuran, arrazoi pertsonalak argudiatuta, Bilduko Patxi Xabier Astiz zinegotziak dimisioa eman zuen. Haren ordez udalera Miren Izaro Arbilla Larraza sartuko da.