Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, 19:00etan, Nafarroako Autopistatik (A-15) Irurtzunerantz joaten zen auto bat bidetik atera zen. Ibilgailua irauli egin zen eta ezpondaren kontra jo zuen. Ezbeharraren ondorioz 35 urteko emakumezko gidaria eta bere 8 hileko alaba larri zaurituta eraman zituzten ospitalera. Talkaren ondorioz haurra autotik jaurtikita atera zen.Autoan joaten ziren gainontzeko 3 pertsonak, 35 urteko gizona, 26 urteko emakumea eta 7 urteko mutikoa arin zauritu ziren, baina badaezpada ospitalera eraman zituzten. Aurrean zihoazen pertsonak atera ahal izateko Iruñeko parkeko suhiltzaileek askatu behar izan zituzten. Lehen arretako osasun zerbitzua Irurtzungo osasun etxetik eskaini zen.