Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko informazioa eman eta arakildarren beharrak jaso nahi ditu udalakLegegintzaldiko aurreneko urteurrena bete da eta Arakilgo Udalak bere kudeaketaren informazioa eman nahi die herritarrei, "kudeaketa honen parte-hartzaileak izateko". Arakilgo Udalak martxan dituzten proiektuen eta obren berri ematearekin batera, udalaren ekonomia egoera, garatu diren kultura eta kirol jarduerak, diru-laguntzen eta zerbitzuen informazioa eta martxan jarritako ekintzen berri emanen du udalak, besteak beste. Arakildarrak batzarrera gonbidatu ditu udalak, "egun ditugun zerbitzuak hobetu nahi baditugu" herritarren iradokizunak, ekarpenak eta kexak ezagutu nahi dituelako