Haurrendako eskaintza egin du udalak

Guaixe 2012ko uztailaren 5a

Udako ludoteka eta multi-kirola. Asteazkenera arte eman daiteke izena udaletxean, 948 500 101 edo info@arakil.net bidezTailerrak, eskulanak, jolasak, txangoak, antzerkia, Arakilgo historia eta herriak... Horiekin guztiekin eta gehiagorekin gozatzeko aukera izanen dute Arakilgo haurrek. Izan ere, udalak antolatuta garilaren 16tik 27ra udako ludoteka izanen da; astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta asteazkenetan, 12:00etatik 20:00etara. Olaia Beroiz eta Imanol Irurtzun begiraleak izanen dira 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoekin ariko direnak. Arakilgo hainbat herritan izanen dira. MultikirolaArakilgo ahurrek eta haien lagunek futbolean, beisbolean, herri kiroletan, hockeyan, irristaketan, badmintonean edota orientazioan trebatzeko eta aritzeko aukera izanen dute. Agorrilaren 2tik 30era izanen da, astearteetan eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Iker Unanua eta Xabier Uharte begiraleekin batera ariko dira haurrak, Hiriberrin. Izen ematea hilaren 20ra arte dago zabalik. Batean edo bestean izena eman nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dute erroldatuta badaude, 10 euro gehiago ez badaude erroldatuta.