Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena den honetan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak hilaren 21erako Amaiurren Pier Paul Berzaitzen abeslariaren ikuskizuna antolatu du. Arakilgo Udalak bi sarrera eskuratu ditu eta arakildarren artean zozketatuko ditu. Zozketan parte hartu nahi dutenak igandera arte dute epea izena emateko. Horretarako 948 500 101 telefonora hots egin, info@arakil.net e-postara idatzi edo www.arakil.net gunearen bidez: Kontaktua atalean datuak sartuz, Mezua atalean zozketan parte hartzeko zure izena eta telefonoa adierazita.