Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi eta hilaren 27ra arte 3 eta 12 urte bitartek haur arakildarrek udako ludotekaz gozatzen ari dira. Asteazkenetan egun pasa egiten dute, 12:00etatik 20:00etara. Gainontzeko astegunetan 10:00etatik 13:30era biltzen dira neska-mutikoak Arakilgo herriak ezagutzen. 7 haurrek eman dute izena orain arte eta haiekin begirale bat dago. Baina interesatuek izena emateko aukera dute. Bestalde, Arakilgo Udalak haurrek futbolean, beisbolean, herri kiroletan, hockeyan, irristaketan, badmintonean edota orientazioan aritzeko eskaintza egin du. Agorrilaren 2tik 30era izanen da, astearteetan eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Izen ematea hilaren 20ra arte dago zabalik.Izen ematea948 500 101 edo info@arakil.net