Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaintza berezia behar duten pertsonen familietan senide zaintzaileak atseden une bat izatea. Eta, gainera, pertsona helduak edo bakarrik bizi diren arakildarrei etxean laguntzea. Horiek dira Arakilgo Udalaren zerbitzu berriaren helburua. Dagoeneko zerbitzua martxan da 5 arakildarrek eman dute izena eta udalak zerbitzua aurrera eramateko pertsona bat kontratatu du. Arakilgo Udaletik jakinarazi digutenez, "zerbitzua ezagutu ahala eskaera handitu egin da". Hasiera batean pertsona bat astean 20 orduz lan egiteko kontratatu zen. Dagoeneko 26 ordu lan egiten ari da. Zerbitzuak 5 hilabetez iraunen du, lastailera arte, eta bakarren batek interesa izanez gero 9486 500 101 telefonora hots egin dezake.