Ibarreko eguna etzi

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Arakildarrek ibarreko eguna ospatuko dute igandean. Ohi bezala, eguerdian Egiarretako Itsasperriko Santiago baselizan bilduko dira. Mezaren ondoren, Izurdiagako Gerardo Brun burdin langilea omenduko udalak, urteetan egindako lanagatik. Ondoren ospakizunak Aizkorbera leku aldatuko dira. 114 pertsonek eman dute izena bazkarirako. Garilak 29, igandea12:00etan Meza Itsasperrin, patroiaren ohorez, ibarreko abesbatzak lagundurik. 12:45ean Arakilgo Udalaren omenaldiak. 13:00etan Otamena zelaian. 13:15ean Txalaparta. 14:45ean Herri bazkaria Aizkorben. 16:30ean Umeendako puzgarriak. 16:30ean Zapata Gorriekin clown taldea. 17:30ean Mus, briska eta partxis txapelketak. 18:30ean Arakilgo batukada. 20:00etan Sari banaketa. 21:00etan Hau pena nik!