Ibarra egiten

Guaixe 2012ko uztailaren 30a

Ospakizunaren bueltan bildu ziren atzo Arakildarrak. Itxasperriko ermitan lehenik eta Aizkorben ondoren. Aurten Santiago Eguna jai eguna ez izatean ospakizuna ondorengo igandean egin dute. Itsasperri ermitan bildu ziren. Elizkizunean Aralarko aingerua presente zegoela, ibarreko abesbatza aritu zen. Meza ondoren Arakilgo Udalak omenaldia egiten dio arakildarren bati. Aurten Gerardo Brum Izurdiagako forjaria omentzekoak ziren, baina Itsasperrira joan ezin izan zuenez, udaleko kideak bere etxera joan ziren. Bitartean, ermitan otamena izan zen. Ospakizuna Aizkorben izan zuen segida. 130 pertsona bildu zien bazkaltzera. Arakilgo Egunak iluntzera arte izan zuen segida.