Ura arduraz erabiltzeko deia egin du udalak

Guaixe 2012ko irailaren 12a

Agorril akaberan Arakilgo Udalak bandoa zabaldu zuen Sakanako Mankomunitatearen kezkaren berri emanez: Urritzola, Izurdiaga, Errotz eta Etxarren hornitzen duten ur biltegietan ur-maila baxua da. Horregatik, Arakilgo Udalak herritarrei ur kontsumoa gutxitzeko deia egin die. Aurtengo uda bereziki lehorra ari da izaten eta euririk egiten ez badu ur-biltegietako mailak gehiago jaitsiko dira. Ur-mozketak ekidin edo atzeratzeko helburuz, Ruben Goñi Urroz alkateak arakildarrei eskatu die "ura arduraz erabil dezazuen, kontsumoa gutxituz".Aipatutako lau herriak Iribasko iturburutik hornitzen dira urez. Arakilgo beste herri batzuk, berriz, Irañetako Urruntzure iturburuan dute uraz hornitzeko tokia.