Autobusak gelditzeko, telefono deia

Guaixe 2012ko azaroaren 27a

Udalaren eskaerari erantzunez, kasu gehienetan bezperan beharrean egunean bertan dei daitekeUdala ibarreko garraio zerbitzua hobetzeko taxistekin zerbitzua hitzartzea aztertzen ari daUdaz geroztik La Burundesako autobusak ez dira Ekain, Zuhatzun eta Satrustegin gelditzen. Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamenduak arautu zuen hala: Arakilgo hiru herrietan ez zuen gelditzeko beharrik, eta autobusa hartu nahi zuenak bezperatik hots egin beharra zuen. Ekaiko, Zuhatzuko eta Satrustegiko kontzejuetako buruak Ruben Goñi Urroz alkatearekin harremanetan jarri ziren egoera bideratzen saia zedin arau aldaketak udan harrapatu zituelako eta alegazioak egiteko gaizki ibili zirelako. Duela bi aste Goñi departamentuko ordezkariekin bildu zen. Han esan zioten garraio kontzesioa duen enpresak aurretik ere ez zuela herri horietan gelditzeko beharrik, baina nahi zuelako gelditzen zela. Hala ere, zerbitzua hobetzeko zenbait neurri adostea lortu zuen. AldaketaLa Burundesako bulegoa edo txartel-leihatila zabaldu aurretik abiatzen diren autobusak hartu nahi dituztenek (6:00, 7:00, 7:15...) bezperan hots egin beharko dute enpresara eta geldialdi eskaera egin. Bulegoa edo txartel-leihatila zabalik dagoen ordutegian hartu nahi bada autobusa, egunean bertan deitu daiteke. Astegunetan 948 303 505 telefonora hots egin beharko da, 9:00etatik 19:00etara. Asteburuetan eta jai egunetan 948 221 766 telefonora, 9:00etatik 21:00etara. La Burundesak ez du doakoa den 900 zenbakidun telefono linearik, baina hura jartzea aztertuko du. Taxi eskaeraAutobiaren ondoan dauden Arakilgo herriek gutxieneko garraio zerbitzua bermatua dute. Baina gainontzekoek ez. Departamentuko arduradunekin egindako bileran, Arakilgo alkateak egoera hori hobetzeko aukerarik legokeen galdetu eta taxi zerbitzu hitzartua ezartzeko aukera proposatu zioten. Astean egun eta ordu zehatzetan herri horietako arakildarrak jaso eta Irurtzunera erosketak edo tramiteak egitera eramateko taxi zerbitzua litzateke. Halako zerbitzua martxan dago Basaburuan, jendea Irurtzunera ekartzeko. Bidaiariek diru kopuru bat ordaintzen dute eta zerbitzua emateak sortzen duen zuloa udalaren eta gobernuaren artean estaltzen dute. Arakilgo Udala zerbitzu hori ezartzeko aukera aztertzen ari da.