Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Eibarko Astelenan jokatutako jaialdiko partida nagusian, Idoatek eta Zabaletak 22-17 irabazi zieten Retebi Biri eta Barriolari. Jose Javier Zabaletak partida ona egin zuen eta bere eskuin eskua izugarri astindu zuen. Badirudi aurki hasiko den Binakako Txapelketan aritzeko kinieletan dagoela etxarrendarra. 21 urte ditu, bi urte daramatza profesional eta sekulako progresioa egiten ari da. Eibarko jaialdia ixten zuen partidan Alberto Ongay satrustegiarra 18-12 nagusitu zitzaion Peñagarikanori.