Dozena erdi hurbiltasun eta arnasaldi zerbitzuan

Guaixe 2012ko abenduaren 20a

Maiatza eta lastaila bitarteko esperientzia onaren ondoren, Arakilgo Udalak hurbiltasun eta arnasaldi zerbitzuarekin segitzea erabaki zuen. Haren bidez, adineko edo zaintza berezia behar duten pertsonei paseoak edo ariketak egiten laguntzen zaie. Edo haien senide zaintzailei atseden une bat eskaintzeko modua ere bada. Guztia Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen koordinatuta.Udalak eskaintzarekin segitzea erabaki du eta 6 pertsonek egin dute hura erabiltzeko eskaria. Langile bat ari da lan horretan, beharren arabera pertsona batekin astean 4, 6 edo 8 ordu egoten da. Lehen 6 hilabeteak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza baten bidez finantzatu zuen udalak eta horregatik erabiltzaileek ez zuten ezer ordaindu behar izan. Orain, berriz, diru-laguntzarik ez dagoenez, Arakilgo Udalak eta erabiltzaileak kostua erdi bana ordaindu beharko dute. Hala ere, udalak ez du baztertzen diru-laguntza berriak jasoz gero erabiltzaileek ordaindu beharreko kopuru murriztea.