Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
658.830 euroko aurrekontu onartu du Arakilgo Udalak 2013rako. Dirutza horretatik 70.000 bideratuko ditu enplegu planera. Lau ardatz ditu enplegu plan horrek. Haietako bat kontratazioa da. 8 pertsona 6 hilabeterako kontratatuko ditu Arakilgo Udalak. Haien egitekoak: hurbiltasun eta arnasaldi zerbitzuan aritzea, kultura dinamizazioa, zerbitzu anitzak (lan txikiak) eta udalen enplegu lanaren barruan aurreikusitako lanak egitea. Bestetik, Irurtzungo Udalarekin batera, lan arloa suspertzeko lan ildoa jarriko da martxan (langabetuen poltsa, enpresei haren berri eman, ekintzaileei mikro-kredituak eman, langabeak kontratatzen dituztenei laguntzak eta etxebizitza berritu, irisgarritasun eta energia ordenantzak). Enplegu planeko 3. ardatza prestakuntza izanen da. Beste eragileekin batera, langabetuendako eskaintza eginen da, Sakanako enplegu tailerraren eskaintzarekin batera. Azkenik, Gobernuaren laguntzarekin obra publikoa sustatu nahi du Arakilgo Udalak. Horien artean daude: Satrustegiko sareak eta zorua berritzeko aurreneko faserako 200.000 euro bideratuko ditu (%70eko diru-laguntza jasotzea espero du udalak); ibilbide sarea eta Hiriberriko erabilera anitzeko gela. Ibilbide sarea2012an Aizpea inguruan 4,1 km-ko ibilbide sarea egin zen. Sare hori pixkanaka Arakil guztira zabaldu nahi du udalak. Horregatik, aurten bide-sarea zabaltzeko bi proiektu landuko dira: Egiarreta eta Hiriberri lotuko dituena (1.000 euro) eta Aixitarako bidea (2.000 euro. Egitasmoa 10.000 eurokoa da, Cederna-Garalurrek eta Irurtzungo Udalak osatuko dutena). Aizpea inguruko bide sarea Irurtzungo bideekin lotuta dago. Aurten sare hori Plazaola turismo partzuergoaren arrantzaleen sendarekin lotuko da. Egitasmo hori egiteko 85.000 euro bideratuko ditu udalak (72.250 euroko gobernuaren eta Irurtzungo Udalaren laguntza). Beste inbertsioakKultur jarduerak 17.000Baso lanak 15.000