Irujok bihar erabakiko du Binakako Txapelketako larunbateko partida jokatzerik duen

Guaixe 2013ko urtarrilaren 17a

Asteburuan Binakako Txapelketako 5. jardunaldia dago jokoan. Zabaleta eta Irujok Aimar Olaizola eta Zabala izanen dituzte aurkari larunbatean Bilboko Bizkaia kiroldegian, baina Irujoren parte-hartzea zalantzan dago, Berasaluze eta Albisuren kontra jokatutako partidatik ezkerreko sorbaldan oinazeak dituelako, sorbaldan kolpea hartu eta gero. Horretarako gaur entrenamendu fuertea eginen du eta ikusten badu ez dagoela behar bezala, ez da Bizkaiko kantxara aterako eta Aspek ordezko bat jarriko du. Olaizolak Zabaleta goraipatu zuen. "Gehien nabarmentzen ari den pilotaria da, niretako gehien jotzen duen pilotaria delako".