Arakilen hiru ikastaro aukeran

Guaixe 2013ko urtarrilaren 29a

Arakilgo Udalak otsailean hasiko eta maiatzean despedituko diren hiru ikastaro antolatu ditu. Euskal dantzen ikastaroan zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta beste antza batzuk ikasteko aukera izanen da. Ondoren herrietako festetan dantzatzeko aukera izanen dute Beltzane Obanosen ikasleek. Euskaraz izanen da, Hiriberrin larunbat arratsaldeetan (50 € erroldatuek, 58 erroldatu gabeek). Jon Barbarinek, bestalde, jolasen bidez antzerkiko hainbat teknika eta kontzeptu landuko ditu ikastaroan: inprobisazioa, gorputz adierazpena, ahozko adierazpena, erritmoa, talde, lana, fokua eta beste. Asteazkenetan, 19:30etik 21:30era izanen da antzerki tailerra, izena ematen dutenak zehaztutako tokian (85 € erroldatuek, 97 erroldatu gabeek).Kosmetika naturalaren oinarriak ezagutzeko aukera ere ematen du Arakilgo Udalak. Landareak bere inguruan ezagutu, ingurumenarekiko errespetua sustatu eta botikin naturala eta hainbat prestakin kosmetiko egiteko aukera izanen da Patricia Bañuelosekin. Taldeak zehaztutako tokian bilduko dira astelehen edo ostiraletan, 16:30etik 18:30era (80 € erroldatuek, 92 erroldatu gabeek).Izen emateaOstiralean despeditzen (948 500 010 / 948 500 039). Arakilgo Arakilen erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute. Ikastaro bakoitza aurrera eramateko gutxienez 10 lagun izen emanda egon beharko dira.