Udalak 6 kontratazio eginen ditu

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Arakilgo kontzejuetako kultur jardueren dinamizazioaz arduratu eta langabetutako pertsonekin aholkularitza eta akonpainamendua egitea. Bi egiteko horiek izanen ditu Arakilgo gizarte dinamizatzaileak. Udalak, bestalde, Arakilen etxebizitzaren egoera zertan den jakin nahi du. Hau da, hutsik dauden etxeen kopuruak eta etxea eskuratzeko interesa duten arakildarren kopurua. Hori ere dinamizatzailearen egitekoa litzateke, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuarekin harremanetan mantenduz. Edozein langabetu arakildar aurkeztu daiteke lanpostu horretara. Diplomatura bat eta EGA edo baliokidea den titulua izan behar ditu. Baita gida baimena eta ibilgailua ere. Lana hartzen duen pertsona 5 hilabetez, lanaldi erdian ariko da Arakilgo Udalarendako eta hilero 637,69 euro jasoko ditu. Lanean maiatzaren 15ean hasiko litzateke. PeoiakBost hilabetez (maiatzaren 15etik lastailaren 15era) lanaldi osoan aritzeko 5 pertsona kontratatu nahi ditu Arakilgo Udalak. 1.005,15 euroko soldata garbia izanen dute. Zerbitzu anitzetako sailean ariko dira lanean denak, haietako bat, gainera, retroeskabadorarekin lan eginen du. Arakilen erroldatuta dauden langabetuak dira lanpostu horietara aurkez daitezkenak. Beti ere, eskola ziurtagiria izan behar dute eta autoendako B gida baimena izan. Azken hori ez dutenendako bi postu gordeko dira. InformazioaArakilgo udaletxean jaso daiteke deialdi horiei buruzko informazio gehiago: 948 500 101 edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org helbidean (Imanol).