Maiatzarekin erromesaldiak

Guaixe 2013ko apirilaren 30a

Arakildarrek hiru erromesaldi izanen dituzte maiatzean. Lehena bihar Oskiako ermitara. Aralarko aingeruaren irudia ibarreko herrietatik pasa ondoren, arakildar erromesak 11:40an harratean dagoen ermitarantz abiatuko dira. Eguerdian meza izanen da Oskiako ermitan. Maiatzaren 15ean, atzera ere Itsasperriko ermita arakildarren topagunea izanen da. Nekazarien egunean, 12:00etan, ibarreko hildakoen aldeko meza izanen da eta hura despeditutakoan otamena izanen da bildutako guztiendako. Azken erromesaldia Aralarko santutegira eginen dute arakildarrak. Maiatzaren 19an izanen da. 13:15ean meza eta aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da eta ondoren herri-bazkaria izanen da. Erroldatutakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte, erroldatu ez direnak, berriz, 23. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 10era arteko epea dute udaletxetik pasatzeko. Autobusez joan nahi dutenek eguerdian Irurtzungo plazan egon beharko dute. Aralarko aingerua bihar9:00etan Satrustegi9:15ean Zuhatzu9:30ean Ekai9:55ean Etxarren10:20an Urritzola10:45ean Izurdiaga11:10ean Errotz