Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, San Isidro egunean, nekazarien patroia ospatuko da. Hori dela eta, eguerdian Egiarretako Itxasperri ermitan meza izanen da, hildako arakildarren aldeko elizkizuna. Hura despeditu ondoren, ibarreko soro eta larreak bedeinkatuko dituzte. Meza ondoren Arakilgo Udalak otamena eskainiko die bildutakoei. Asteazken arratsaldean, bestalde, auzatea izanen da plazan eta ondoren afaltzera bilduko dira. Igandean arakildarrak berriro biltzeko aukera izanen dute. Aralarko santutegian izanen da. Mezaren ondoren herri bazkaria izanen da. Mahai inguruan 65 bilduko dira, 35 irurtzundar eta 30 arakildar.