Nafarroako Opena Alberto Ongayrendako

Guaixe 2013ko ekainaren 3a

Errotxapeako pilotalekuak afizionatuen mailako Nafarroako Beteranoen Txapelketako finalak eta Buruz Buruko Nafarroako Openeko finala hartu zituen ostiralean. Nafarroako Openeko finalera Alberto Ongay satrustegiarra sailkatu zen, Uharte Iruñeko Jose Luis Tabarrekin batera. Aspen aritu eta gero, Eibarko enpresak ez zion kontratua luzatu satrustegiarrari, eta afizionatuen mailan dabil orain Alberto Ongay, Irurtzun taldean. Bere maila bikaina mantentzen jarraitzen du Ongayk, Openeko finalean 22-12 hartu baitzuen menpean Tabar, partida guztian nagusi izan eta gero. Zorionak!