Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deikaztelu eta Itsaso arteko goi tentsioko linea egitasmoaren alde zaude? Galdera horri bai edo ez erantzuteko aukera izanen dute sei herri horietako arakildarrek. Iritzia emateko ontziak herrietako elkarteetan egonen dira, Errotzen ezik, Oskia tabernan egonen dela. Igandeko 19:00ak arte eman ahalko da iritzia. Autopista Elektrikorik Ez! plataformak antolatu du galdeketa hori eta Nafarroako eta Gipuzkoako 34 herritan eginen da. Plataformako kideak galdeketetan parte hartzera deitu dute. Aldi berean, erakundeei dei egin diete kontuan izan ditzaten galdeketaren emaitzak, baita haiek errespetatzera ere. HitzaldiakPlataformako kideak aste honetan Arakilgo 6 herrietan informazio hitzaldiak antolatu dituzte. Azken biak, gaur izanen dira, 19:30ean Hiriberrin eta 21:30ean Ihabarren.