Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntza Departamentuak aztertzen ari den aukerak dira: Biurdana institutu ondoan dagoen eta hutsik geldituko den Euskarabidearen egoitza egokitzea gela gehiago hartzeko; Biurdana institutua berriro handitzea (departamenduaren lehen aukera zen eta 1,5 milioiko diru-saila du); Iruñea iparraldean institutu berria eskatzea (guraso elkarteek eskatzen dute) eta inguruko ikastetxeen berrantolaketa egitea. Ikastetxeetako zuzendaritzekin lan eginen dutela adierazi du kontseilariak eta ekonomia egoera hobetzea espero duela esan zuen. Haren iritziz aurreneko aukera da arrazoizkoena hezkuntza eta ekonomia ikuspegitik. Biurdana, Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larrainzar eta Irurtzungo ikastetxeetako Guraso Elkarteek sortutako batzordeak kontzentrazioa egin zuen asteartean Parlamentu aurrean, Jose Iribas kontseilariak azalpenak ematen zituen bitartean.