Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalaren lan anitzetako lan taldea 5 kide berri ditu, maiatzaren 15etik lastailaren 15era. Kontratazioak egin aurretik Arakilgo Udalak ibarreko kontzejuei euren herrietan egin beharreko lanak zerrendatzeko eta lehentasunak markatzeko eskatu zien. Lan horien zerrenda eskuartean, zerbitzu anitzetako lantaldearen zeregina zehaztu du udalak, jakinda agian bost hilabetetan aipatutako lan guztiak ezin izanen direla egin. Bost langile horiekin batera lanean hasi zen ere gizarte dinamizatzailea. Bestalde, Arakilgo Udalak Babestutako Gizarte Enpleguaren bidez bi pertsona kontratatu ditu. Biek ere sei hilabetez garbiketa lanak eginen dituzte. Kontzejuek egitea eskatutako lanak AizkorbeArgiteria hobetzea bihurgunetan, bentatik.Izurdiagarantz dauden usategietarako bidea konpontzea. Mendirako bidean dauden bi luiziak konpondu. Tazon granjarako bideko zorua konpondu eta bazterrak garbitu. Mendiko igoeran atea jarri. Festetako karpa kentzean burdinak margotu. Aizkorbe-Irurtzun bidea, Plazaolan, konpondu. ErrotzAuzo-konposterako tokia egokitu. Zubian trabeska gelditutako enborrak kendu eta ibai bazterra zubitik presaraino garbitu. Herriaren goiko aldeko zoruko lau zulo konpondu. Tejarko labaderoko putzua eta aska garbitu. Argiteria publikoko luminariak garbitu eta pintatu. Kontzeju etxeko bi ate eta portxeko pareta margotu. Kontzeju-etxeko lehietako kristalak eta kontrabentanak garbitu, baita Oskia taberna ondoko etxea ere. UrritzolaEtxarrenerako bidea konpondu. Kontzeju-etxeko teilatuko filtrazioak konpondu. IzurdiagaUrritzolarako eta baratzetarako bidea eta zubia konpondu. Hilerrirako bideko bazterrak garbitu. Elkartea, taberna eta kontzeju-etxea margotzea. Iturri zaharra konpondu eta rebokatu. Iturri zahar ondoko zuhaitza kimatu. Auzokide baten gurpilak kendu. Belardiak moztu. Pontarronen ur ekarria eta errejilla.Etxeberri Biltegiko itajurak kendu. Teilatua barnizatu eta ertzak sendotu. Ur biltegira igotzeko bidea konpondu, ur ekarria, errejistroa eta rejilla ere.Kontzeju etxeko 1. pisua margotu. Estoldak garbitu. Auza anaiak kaleko porlana batu.Lau bidetako bazterrak garbitu, ezpondak egin eta zorua hobetu. Hilerria garbitu eta margotu. Eskaileretako forja margotu. Frontoian, atzeko pareta konpondu eta margotu. EtxarrenZebrabide goratuak marrak egin eta pintura berezia eman. Frontoi pareko pinu setoa moztea. Arketen konponketa. Farolak zimentatu eta Sanitturri auzoko harresia konpondu.Aska zaharrak egokitu. Bankuak lixatu eta margotu. Markesina egokitu, lixatu eta barnizatu. Hilerriaren barneko aldea margotu. Kontzeju-etxeko eta zubiko eskuerak pintatu. Kontzeju etxeko balkoietan azulejoak jartzea. Etxe batera dagoen filtrazioa konpondu. Etxarren (palarekin egin beharekoak)Edukiontzien etxola jartzeko lurzorua egokitu. Hilerrirako eta ibairako bideen bazterrak garbitu. Haur parkea jartzeko lursaila egokitu. ZuhatzuZebrabide goratua jarri eta seinaleztatu, herri sarreran abiadura moteltzeko. Markesinan, huntza kendu pareta ez hondatzeko Markesinan eskailerak laztu bustiak daudenean ez irristatzeko. Markesinako kristalak eta inguruko sasiak garbitu. Jolas parkeko tobogana lixatu eta margotu. Jolas parkeko etxola, bankuak, paperontziak eta abar pintatu. Jolas parkeko zuhaitzen lurra mugitu eta ongarritu. Larrainetako zuhaitzak eta loreak ongarritu. Trenbide azpiko pasan urarendako bide egokiak egin, ur azpian ez gelditzeko. Trenbide azpiko pasako sarrera-irteeretako sasiak kendu. Labadero inguruan merenderoa jarri, zuhaitzak landatu eta labaderoa bera eta bere ingurua garbitu. Herri sarrerako zubia margotu. Herri sarrerako bazterrak garbitu ateratzerakoan bisibilitate hobea izateko. Labaderorako bideko burdinezko zubia konpondu. Trilladorarako bideko batzerrak garbitu eta bidea konpondu. Maistren etxeko fatxadako huntza kendu. Maistren etxeko jardina egokitu. Frontoiko pareta konpondu eta arketak garbitu. Kontzejuko eraikineko sarrerako atea garbitu eta barnizatu. SatrustegiHerriko iparraldeko sarrerako zuloak konpondu, ezpondak garbitu eta bazterrak garbitu. Hiriberrirako bidea konpondu. Markesina konpondu. Intxordia gune berde gisa egokitu (300 m2).Frontoiko argiztapena. Kaltzadako urak jasotzeko rejilla egin. Kontzejuaren pisua margotu. Kontzejuaren pisua eta elkartearen artean isolatzaile akustikoa eta zorua jarri. Kontzejuaren pisuak sukalde ekonomikoa jarri. Iparraldeko sarrerako erreka garbitu, albiaderotik fosa septikora. Hilerriko teilatua konpondu. Frontoiko errepideko bazterrak garbitu. Hilerri ingurua eta bide bazterrak garbitu. Erreka eta kaltzadako kanala garbitu. Argiteri publikoko 20 farolak margotzea. Hilerri barrua margotzea.Argindar transformadorea margotzea. Labaderoa garbitzea. Hilerriko sarrerarako atea egitea. Beramarako pista konpondu. Arakil ibaia dragatzea. Hiriberri Kapana bideko zubiko petrila konpondu. Kontzeju-etxeko bajera zaharberritu: premarkoak jarri, paretak pikatu eta raseatu eta atzea zabaltzeko bi biga jarri. Arakil ibai gaineko zubiko petrila konpondu. Azekia garbitu eta maila hidrogafikoa jaitsi Berastegiko dermioan husteko.