Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi udalerriak lotzen dituen oinezkoen ibilbideak zubi bidez zeharkatzen du Larraun ibaia. Haren bazterrak garbitzeko hitzordua zabaldu dute bi udalek larunbaterako. 10:00etan bildu ondoren, ibilbidean barna ibaira joanen dira. Boluntarioei galtza luzeekin joatea gomendatu diete eta haurrak joaten badira, helduren bat haien arduradun egin behar dute. Lan tresnarik ez dute eraman beharko, eskularru, zabor poltsak eta bestelakoak antolakuntzak emanen baitie. Baita gosari goxoa ere. Bi udalekin batera, Nafarroako Gobernuak eta Crana fundazioak antolatu dute ibai garbiketa, LaCaixaren gizarte ekintzaren laguntzaz. Herri bazkaria Lana despedituta herri bazkaria izanen da Etxeberriko elkartean. Ibai garbiketan edota herri zen emateko Arakil eta Etxeberriko udaletxeetatik pasa edo hara hots egin beharko da beharko da (948 500 051 edo 948 500 101) edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org e-postara idatziz.