Biurdanaz aritzeko batzordearekin biltzera gonbidatu du Arartekoak Gobernua

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Francisco Javier Eneriz Olaetxea Arartekoak Hezkuntza Departamenduari gomendatu dio Iruña Iparraldeko Institutuko Batzordeko (Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Amaiur, Auzalar, Lekunberri eta Atakondoa) kideekin biltzea eta Nafarroako Gobernuak ikastetxe horrekiko dituen iritzien eta aurreikuspenen berri eman diezaiela. Hilaren 17tik departamenduak bi hileko epea du gomendioa bere egiteko. Arartekoak, bestalde, frogatutzat jo du Jose Iribasen departamenduak bitan ez diela batzordeak erregistroan Biurdanari buruz aurkeztutako eskabideei erantzun. Epe barruan eta idatzi erantzun beharra duela gogorarazi dio Iribasi. Horrek, bestalde, Arartekoari emandako erantzunean Parlamentuan egindako hainbat agerraldiren berri eman dio. Horretaz aparte, batzordearen bitartekaritza ez duela onartzen adierazi du kontseilariak bere erantzunean; salatu baitu batzordea osatzen duten kideak ez direla Guraso Elkarteetakoak edo haiek izendatutako ordezkariak.