Udalak euskarazko udako ludoteka eskaini du

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Arakilgo Udalak ibarreko haurrendako eskaintza du garilaren 16tik agorrilaren 23ra arte: udaleku irekiak. 3 eta 10 urte bitarteko arakildarrek eman dezakete izena udako udaleku horietan. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 13:30etara, eta asteazkenetan, 12:00etatik 20:00etara, haurrak makina bat jarduerez gozatzeko aukera izanen dute (tailerrak, eskulana, kirolak, jolasak, irteerak, txangoak, dantzak, antzerkia, sukaldaritza, Arakilgo historia eta herriak ezagutu...). Izena ematen duten haurren herrietan eginen da ludoteka. Saio batzuk Irurtzunen izanen dira eta asteazkenetan ere txangoak egiteko aukera izanen da. Txikienez (3-5 urte) Olaia Beroiz arduratuko da eta koxkorrenez (6-10 urte) Imanol Irurtzun. Izena eman nahi dutenek udalera jo beharko dute. Arakilen erroldatuek 30 euro ordaindu beharko dute eta ez daudenek 40.