Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako erreinua defendatu zuten mugarritzeko ekimenak etapa berria izanen du bihar, Aixitako gaztelua zena mugarrituko baita. 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak sustatuta jarri dira mugarriak erreinu independentearen defentsa sistema osatzen zuten gotorlekuetan, edo haiek zeuden tokietan. Sakanan Orarregi, Uharte Arakil, Irurita eta Ziordiko gazteluak gogoratzeko mugarriak jarri ondoren, bihar Aixitaren txanda izanen da. Mustutzearen aurretik herri bazkaria izanen da, ibai bazterra garbitu dutenekin batera. Izen emateko epea gaur 15:00etan despeditzen da. Arakil eta Etxeberriko udaletxeetatik pasa edo hara hots egin beharko da beharko da (948 500 051 edo 948 500 101) edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org e-postara idatziz.