Bertako ekonomia aktibatzeko planeko lanak hamaika herritan eginen dira

Guaixe 2013ko uztailaren 4a

Ostegunean egindako bilkuran onartu zituen Arakilgo Udalak Arakilgo tokiko ekonomia aktibatzeko planeko lanak. Hasiera batean, udalak 120.000 euro bideratu behar zituen planerako, baina bere finantza egoera aztertu ondoren eta jasotako erantzuna ikusirik Arakilgo Udalak diru partida 140.000ra igotzera erabaki zuen. Horretaz gain, udalak erabaki zuen lanen bat bidera-ezina bihurtzen bada, kontzeju horri ematen dion urteroko laguntzako diru kopurua bi urtez aurreratzea. Arakilgo Udalean pozik daude jasotako eskaera kopuruarekin, baita egin beharreko lanen aniztasunagatik. Kontzejuek dituzten beharrak asetzeko baliagarriak izanen direla nabarmendu du Ruben Goñi alkateak. Egiarreta ez beste, gainontzeko kontzeju guztiek aurkeztu dituzte lanak udalaren diru-laguntza jasotzeko. 10 kontzejuetatik 3k lan bat baino gehiagorako diru-laguntza eskatu dute. Lanak aurten egin beharko dira eta kontzejuek eskualdeko enpresen 3 aurrekontu izan beharko dute gutxienez. Kontzejuek lanak hasierako prezioan baino merkeago ematen badituzte, aldea kontzejuaren eta udalaren artean banatuko da proportzionalki. Herria         Lana                                                                    Onartutako aurrekontua    Diru-laguntzaAizkorbe     Benta eta herri arteko bihurguneak argiztatu        4.500*Urritzola      Herrira dermioko bidea asfaltatu eta egokitu      40.000                                    17.600Errotz          Estalpea eremu publikoan                                  21.131,57                               11.212Izurdiaga    Kontzeju etxeko teilatua                                      25.833,5                                 11.367                   Erabilera anitzeko gelaren egokitzapenaEtxeberri    Frontoia estaltzeko egurrezko egitura                 60.000                                     26.400Etxarren    Haur parkea jarri                                                  24.408                                    10.739,52                 Kontzeju etxeko leihoak aldatzea                 Argiteri publikoa zabaltzeaEkai         Hilerria zaharberritu eta handitu                           44.375**                                   19.525                San Lorenzo ermita zaharberrituZuhatzu   Maisuen etxea zaharberritzea, alokairurako       52.000                             21.500+9.000***Satrustegi     Kontzejuaren etxearen erreforma                 17.785,31                                   7.824,74Hiriberri         Hilerria horma-hilobiekin handitu                  16.540                                        7.287Ihabar        Kontzeju etxe ondoko biltegiko teilatua           25.481,32                                  11.212*Kontzejurik ez dagoenez udalak eginen du. **Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza kenduta. ***Etxebizitzen zaharberritzeko bulegoaren laguntza.