Xala-Zabaleta Sanferminetako Binakakotik kanpo

Guaixe 2013ko uztailaren 10a

Xala eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarra Sanferminetatko Binakakotik kanpo geratu dira, Aimar Olaizolaren eta Beroizen kontra 22-19 galdu eta gero. Oso partida gogorra izan zen, eta pilotazaleek tanto bikainez eta kalitate handiko jokoez gozatzeko aukera izan zuten. Hasieran Xala eta Zabaleta aurreratu ziren, baina Asegarcekoen defentsa izugarria izan zen. Nahiz eta Zabaletak atzean dominatu, Beroiz harkaitz sendoa izan zen eta azkenean Asegarceko bikoa gailendu zen. Sanferminetako Binakako Torneoko bi partidak galdu eta gero, Torneotik kanpo geratu dira Xala eta Zabaleta.