Zabaleta Atano III.a pilotalekuko urrezko ezteietan

Guaixe 2013ko uztailaren 17a

Gaur 50 urte bete dira Donostiako Atano III.a pilotalekua mustu zenetik. Efemeride berezi hori ospatzeko pilota jaialdi oso interesgarria antolatu dute Aspek eta Asegarcek, gaueko 10:00etan abiatuko dena. Partida nagusian Aimar Olaizolaren eta Albisuren kontra ariko dira Juan Martinez de Irujo eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarra. Binakako finaleko errebantxa antzekoa izango da, baina Olaizolak ordezkatuko du final hartan lesionatu zen Pablito Berasaluze.