Jose Javier Zabaletaren lehortea

Guaixe 2013ko irailaren 2a

Urtea primeran hasi zuen Jose Javier Zabaleta atzelari etxarrendarrak. Joko bikaina, ziurtasunez betetakoa, Irujorekin batera Binakako txapelduna, garaipenak garaipenaren atzetik... Baina azken hilabeteetan txanponaren beste aldea ari da ezagutzen Zabaleta. Jokoan txahalaldia izan du Etxarrengoak. Uztailean eta abuztuan jokatutako 13 pilota partidak galdu ditu atzelariak eta konfiantza falta soberan nabaritzen zaio atzelariari. Pilotari guztiei, lehenago edo beranduago, egoera hau pasatzea tokatzen zaie. Egunerokoan zentratu, konfiantza hartu, eta etorriko dira urrezko garaiak. Ziur.