Zabaletak garaipenaren xenda hartu du

Guaixe 2013ko irailaren 9a

Udako jaialdietan beheraldia izan eta jokatutako partida gehienak galdu eta gero, Jose Javier Zabaletak garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Baños de Rio Tobian. Jaunarenarekin batera, Titin eta Merino 19-22 menpean hartu zituzten partida oso lehiatuan. Hasieran errioxarrak aurreratu ziren, baina Jaunarenak eta Zabaletak berehala aurre hartu zituzten, 0-10eko partzial ikusgarri batekin. Errioxarrak 3-11 galtzen zihoazenean Merinok sekulako pilotakada eman zion Titini, baina aldageletatik pasa eta zaurian puntu bat hartu eta gero, Titin kantxara itzuli zen. Nahiz eta ongi jokatu, ezin izan zuten Jaunarenaren eta Zabaletaren kontra.