Oskiako harrobiaren errestaurazio planaren aurkezpen publikoa

Guaixe 2013ko irailaren 24a

Arakilgo Udalaren eskaerari erantzunez, enpresa kudeatzaileak heldu den astean Oskiako harrobia errestauratzeko plana azalduko die arakildarrei. Udalean oso garbi dute Nafarroako Gobernuak Canteras Oskia enpresari emandako baimena "estalitako ustiapena" dela, "errestauratzeko ustiatuko dute". Udalak gertutik jarraituko ditu lanak eta, horregatik, jarraipen batzordea sortu da. Hura Nafarroako Gobernuak (ingurumen eta mehatze teknikariak), enpresa ustiatzaileak, Atondo eta Errozko kontzejuek eta Itza eta Arakilgo udalek osatzen dute.Oskiako harrobian segurtasun arrazoiengatik eginen da errestaurazio plana. Alde batetik, harrobiko mailak ez dute mehatzeen inguruko legeak agindutakoa betetzen. Eta, bestetik, ustiaketaren ondoren Bizkai mendiaren tontorra ezegonkor dago. Horregatik, mendiari punta janen diote, harrobiko mailak zabaldu eta dauden maldak leundu eginen ditu enpresak, Canteras de Oskiak. Horretarako guztirako Bizkai mendian bide berriak zabalduko dituzte. Lan horiek egin ondoren, lurra zabaldu eta zuhaitzak landuko dituzte. Enpresak 13-14 fasetan eginen ditu lanak eta 10 urte izanen ditu lanak despeditzeko. Fase bakoitzean enpresak egin beharreko lanak eta bete beharreko epeak zehaztuta daude. Behetik gora eginen dira lanak.