Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Domus Dei ardoaren desafioaren finalerdiak jokatu ziren Logroñon, San Mateotako feriaren barruan. Lehen finalerdian Gorka eta Jose Javier Zabaletak 11 tantotan utzi zituzten Joseba Ezkurdia eta Merino I.a. Zabaleta jaun eta jabe izan zen eta Merinori gailendu zitzaion. Eta bigarrenean Victor eta Beginok 14-22 irabazi zieten Rico IV.ari eta Apraizi. Hortaz, larunbatean 16:45ean jokatuko den ardoaren desafioaren finalean Gorkak eta Jose Javier Zabaletak Victor eta Begino izango dituzte aurkari. Morboa du partidak, Esteban anaiak, Gorka eta Victor, arerio izango baitira. Horretaz gain, Idoate eta Jaunarena buruz buru lehiatuko dira eta oraindik Asperen eta Asegarceren artean programatu gabeko beste partida bat jokatuko da.