Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailean hasi eta maiatza bitartean ariketa fisikoa egin, eskulanetan trebatu edota ezagutzak zabaltzeko eskaintza egin berri du Arakilgo Udalak. Hala, pilates, soinketa lasaia, yoga, eskulanak, marrazketa eta pintura, zurezko taila, zeramika eta lokatzezko eskultura, Nafarroako historia eta kosmetika naturala ikastaroak prestatu ditu. Aurreneko lauetan kontaktua Nieves Santesteban da (646 605 732). Bestela, informazioa udaletxean emanen dute (948 500 101, 634 584 226 edo www.arakil.net). Udaletik zehaztu dutenez, ordutegiak malguak izan daitezke, beti ere, begiraleak eta taldekideek adostuta. GehiagoArakilen ere bestelako ikastaroak izanen dira. Lastailean hasiko da zumezko saskigintza ikasteko tailerra. Hasierako data zehazteko badago ere, euskal dantzen ikastaroa izanen da. Baita antzerki tailerra ere, otsaila eta maiatza artean izanen dena. Azkenik, martxoan hasiko da nekazaritza ekologikorako hastapen tailerra.