Kalitatezko osasun-laguntza bermatzea eta Nafarroako landa-eremuetako herritarrek dituzten eskubideak eta zerbitzuak arautzea. Horixe eskatzen dute Zangozako Merinaldeko udalek. Horretarako, legeari segituz, udal ekimen legegilea abiarazi dute eta Arakilgo Udalak, aho batez, bat egin du eskaera horrekin.