Arakildarrak sagardotegira

Guaixe 2014ko urtarrilaren 21a

Otsailaren 15ean, Ikaztegietako Begiristain tolare sagardotegira joateko eskaintza egin du Arakilgo Udaleko Kultura Batzordeak. 18:30ean kontzejuetatik abiatuko lirateke 21:00etan afaltzen hasteko. Horren ondoren, Beasainen buelta emanen dute, 3:30ean etxerako buelta hartzeko. Interesatuek otsailaren 5era arteko epea dute udaletxean izena emateko (948 500 001 eta info@arakil.net). Arakilen erroldatutakoek 24 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 27.