Antzerki tailerra Arakilen

Guaixe 2014ko urtarrilaren 22a

Horrekin batera sendabelarren inguruko ikastaroa ere eskaini du

Arakilgo Udalak antzerkigintzan sartzeko tailerra eskaini du. Jolasaren bidez antzerkiko hainbat teknika eta kontzeptu landuko dira: inprobisazioa, gorputz adierazpena, ahozko adierazpena, erritmoa, taldeko lana, fokua, eta abar. Aldi berean, antzerki eszenak landuko dira eta, tailerraren akaberan, publikoaren aurrean aurkezteko aukera izanen da. Jon Barbarin aktore, dantzari eta zuzendari ihabardarra izanen da irakaslea.Otsailean hasi eta maiatz akabera bitartean asteazkenero, 20:00etatik 22:00etara. Tokia taldeak zehaztuko du. Antzerki tailerrean parte hartuz, ongi pasatzeko gonbitea egin du Arakilgo Udalak.

Sendabelarrak
Antzerki tailerrarekin batera, sendabelarren erabileraren inguruko beste bat eskaini du Arakilgo Udalak. Sendabelarrekin, pomadak, xarabeak, ukenduak, artisau-xaboiak eta kosmetikako produktuak (desodoranteak, makillajeak, kremak…) Patricia Bañuelos kimika organiko doktorea, sendabelarrekin terapeutikan aditua dena izanen da irakaslea.

Izen ematea
Hilaren 28ra arte, Arakilgo udaletxean (948 500 001 eta 948 500 039). Gutxienez 10 pertsona behar dira tailerrak hasteko. Antzerkikoan gehienez 20 onartuko dira. Antzerki tailerrean, Arakilen erroldatuek 85 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek 97. Sendabelarren tailerrean, berriz, 80 eta 92 euro dira ordaindu beharrekoak matrikula egiteagatik.