Atzo hasi zen Australiako Down Underreko Tour ikusgarria. Orica taldeko Simon Gerransek irabazi zuen lehen etapa, Grepileli esprint estuan irabazi eta gero, eta berak jantzi zuen maillot horia. Imanol Erbiti hiriberriarra da proban lehiatzen ari den euskaldun bakarra. 108.a izan zen helmugan, 3:57ra. Gaur 150 km-ko etapa dute.