Arakilgo Udaleko ordezkariak ibarreko 12 herrietan dauden premiak bertatik bertara ezagutu nahi dituzte. Horregatik, herri bakoitzera joan eta kontzejuko ordezkariekin biltzen hasi dira. Herrian dauden premiak zerrendatu eta haiek zuzenean ikusteko aukera dute udal ordezkariek. Kontzejuetako ordezkariekin bildu ondoren, herritarrekin ere biltzen dira, udalaren martxa azaltzeko eta haien eskaerak entzuteko. Hilaren 14an Egiarretan izan ziren eta 20an, Etxarrenen.