Imanol Erbiti 74.a Tour Down Underren

Guaixe 2014ko urtarrilaren 27a

Simon Gerransek irabazi du Australiako proba

Australiako Tour Down Under despeditu da. Azkeneko etapako esprint estuan Andre Greipel nagusitu zitzaien Mark Renshaw eta Andrew Fenn esprinterrei. Sailkapen orokorrean Simon Gerransen irabazi du Australiako proba, Cadel Evansi segundo eskas bat aterata. Movistar taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra 74.a sailkatu zen, 24:07ra.