Sagardotegirako bidean

Guaixe 2014ko otsailaren 13a

Arakilgo Udaleko Kultura Batzordearen eskaintza bere egin dute 16 pertsonak eta larunbatean Ikaztegietako Begiristain tolare sagardotegira joanen dira. Majo afaldu ondoren Beasainen buelta emanen dute, 3:30ean etxerako bueltatzeko.