Erbiti Andaluzian

Guaixe 2014ko otsailaren 20a

Hiriberriko txirrindularia Andaluziako Itzulian ari da

Atzo hasi zen Andaluziako Itzulia, atariko 7 kilometroko erlojupekoarekin. Movistarreko Alejandro Valverde izan zen azkarrena, Giant taldeko Tom Dumoulini 7 segundo aterata. Movistarreko Jon Izagirre hirugarrena sailkatu zen, 9 segundora. Andaluziako itzulian lehiatzen ari da ere Imanol Erbiti. Hiriberriko Movistarreko txirrindularia 27.a izan zen, 26 segundora.

Gaur 186 kilometroko etapa dago jokoan Velez eta Jaen artean, 6 porturekin.