Barri Sport taldeko Diego Tamayo kolonbiarrak (1:39:15) irabazi zuen Cascanteko Virgen del Romero Trofeoa, Rural Kutxa BTT Koparako baliagarria zen lasterketa. Tamayok 23 segundo atera zizkion MSC Powerbikes taldeko Patxi Ciari eta 4:12ko aldea Conor Saltoki Berriainz taldeko Diego Latasari. Izurdiagako Mikel Otxoa 14.a sailkatu zen, 9:51ra, eta 4.a izan zen 23 urtez azpiko sailkapenean.