Bere izena jakinarazi nahi izan ez duen enpresa arakildar batek 7.500 litro esne eman zizkion pasa den astean Nafarroako Elikagai Bankuari. Arduradunek esker ona azaldu dute, esnea gehien eskatzen dizkieten produktuen artean dagoelako eta emandako esnea bertako ekoizle bati erosi diotelako.