Erbitik Paris-Roubaix bukatzea lortu zuen

Guaixe 2014ko apirilaren 14a

Niki Terpstra holandarrak (Omega Pharma) irabazi zuen galtzadarrien proba

Igandean jokatu zen Paris-Roubaix klasiko famatua, 257 kilometrokoa eta galtzadarrien proba bezala ezagutzen dena. Omega Pharma taldeko Niki Terpstra holandarrak sopresa eman zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara, faboritoez osatutako atzean zuen taldetxoari 20 segundo aterata. Movistarreko Imanol Erbiti hiriberriarra 61.a izan zen, 7:06ra.