Erbiti Lieja-Bastoña-Liejan

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

Valverde bigarrena izan zen eta Movistarrek ezin izan zuen garaipena ospatu

Orica taldeko Simon Gerransek irabazi zuen Lieja-Bastoña-Lieja klasiko handia, esprint estu-estuan Movistarreko Alejandro Valverderen eta Omegako Michal Kwiatkoskiren aurretik helmuga zeharkatuta. Movistarreko Imanol Erbitik 124. postuan despeditu zuen proba, 12:15era, eta ezin izan zuen bere taldekideekin garaipenik ospatu, Valverde bigarrena izan baitzen.