Lacturale Trofeoa gaur jokoan

Guaixe 2014ko maiatzaren 1a

Altsasuko jubenilen Erramu Trofeoko podiuma.
Junior mailako 73 km-ko proba Etxeberrin hasi eta Goldaratzen despedituko da

Junior mailako txirrindulariek zita inportantea dute gaur Etxeberrin, junior mailako Lacturale Trofeoa baitago jokoan. Lasterketa Etxeberritik abiatuko da, goizeko 10:30ean eta 73 km beranduago despedituko da, Goldaratzen.
Etxeberritik Etxarrenera abiatuko dira txirrindulariak, Arbizuraino heltzeko. Bertatik Ergoienara joko dute, atzera ere Arbizura jotzeko. Etxarrenera ailegatu ondoren, Zuararrate igoko dute txirrindulariek, Lekunberriraino heltzeko. Mugirotik barna Goldaratzeko helmugara iritsiko dira.

Azurmendi Altsasuko Erramu Trofeoan bigarrena
Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, apiribilaren 13an Erramu Trofeoa jokatu zen Altsasun. Lasterketa esprintean erabaki zen eta primoti Wolfbike taldeko Alejandro Gomiz izan zen azkarrena (2:08:17), Burundako Quesos Albeniz taldeko Ibai Azurmendiren aurretik. Haren taldekide Eneko Aramendia 9.a izan zen, denbora berean.